Núria Albó (eus)

Giza errealitatea

Eta iluntzean pentsatzen dugu, giza errealitate
bitxian.
Mendiak urre koloreko sargoriz gainezka daude
eta betiko basoan gaude.
Bakar-bakarrik nago basoan. Euli beltz bat dut
ezker hankaren gainean. Badakit jaiki nintekeela
eta ihes egitera behartu. Keinu baten baitan dago.
Badakit ez naizela inongo zuhaitz ez harririk
ez eta txioka aritzen den txoriño belaxka,
eta ez dut jendea izan nahi: trikotatzen duen emakumea
ez eta epaitzen duen doktore zentzuduna
ez eta dena irensten duten horietakorik
edo guztiak irrist egiten dionik ere.
Lan gehiegi izan dut plazatik ateratzen
berriro ere sartzeko, eraztuna bezain otzan.
Neure tokian inor gehiago egon ez dadin nahi dut
nik egin dudana beste inork egina ez izatea.
Entzuten nauten zuhaitzek, arrazoia ematen didate.
Ni losindurik jaikitzen naiz. Euliek ihes egin dute.
Etxerantz itzultzen naiz eta argitasuna daramat,
soilik nik ikusitakoa.

(Díptic, 1972)

Eider Juni Iraolak katalanetik itzulia