Ignasi Riera (eus)

Disidentzia epela

Honako hau, lanerako hipotesi bat besterik ez da: neure aburuz, XX. eta XXI. mendeko hasierako urte hauetako literatura katalanean, markatuak utzi gaituzten asaldura sozio-kultural- politiko eta nazionalak pairatu izan arren, disidentzia literarioa intentsitate baxukoa izan da. Honako honen zergatia azaltzen saiatuko naiz.

0. Aipaturiko garai honen konplexutasunaz mintzatu beharko ginateke lehenik. Literatura katalanari dagokionez, XX. mendea, paleolitiko berri baten legez hasten zen; araututako tresnarik gabe (=hizkuntza), katalanez mintzo diren herrialdeen arteko lotura nahikorik gabe, gainbehera konplexu baten ostean, guztiz kontrakoak ziren ardatz politikoekin, betiere modernitatearen izenean batasun asmoak besterik ez zituzten Estatu boteretsuen itzalpean, eta pasio kulturala baino kontu korronte indartsuagoa zuten aberats berriek osatutako gizarte mailaren nagusitasunarekin.
Geure herrialde guztietan, gainera, Eliza Katolikoa zen ihardunean ziharduen botereetariko bat, geure geografiaren lurralderik ezkutuenera ere iristeko ahalmena zuen talde gutxietariko bat izanik, egitura eraginkorra nahiz eztabaida ideologikorako esparru txikia eskaintzen zuen taldea, alegia: dogmatikoki egituratua zegoena.
Garai honetako azken urteetan, askatasun (hasi berriak edo zentsura politiko gehiegi gabekoak dei genitzakeenak) gutxi batzuen eremuan, Jeneralaren heriotzaren ostean, duela 29 urteko beste azaro batean, paradoxa berriekin topatzen gara: Herrialde Katalan fusterianen (eta utopikoak esatera ere ausartzen naiz) zatiketa politiko-administratiboa, zeintzuk hiru (edo lau) estatu errealitatetan –Andorra, Frantzia, Italia eta Espainia– eta hiru (edo lau) autonomi erkidegotan: Balear-Pitiusak, Valentzia, Aragoi eta Katalunian banatuak baitzeuden; gainera, industria kultural eta hizkuntza politikei dagokionez oso lotura txarrak zeuzkatenak. Teorikoki, aniztasun administratibo honekin, idazle eta editoreen elkarte profesionalek (eta hein handi batean ongintzazkoak ziren pare bat elkarte ere), Akademia eta lotura zientifiko, bai eta sentimenezko erakunde gisa lan egingo lukeen Institut d’Estudis Catalans-ek hautsi dute; egunerokotasuna, ordea, (gaur egun, literatura eta maila guztietako zirkuitu akademikoen arteko loturekin gertatzen den moduan) ez da batere erraza suertatzen. Noizbehinka katalanezko literatura produkzioa egiazki existitzen dela oroitarazten diguten hedabideek ere, ez dute eremu nazionalaren (zeinaren aurrean, bestalde, autonomi estatutuaren lege proiektu berriak aurka azaltzen diren) lotura eraginkorrik lortzen. Ageriko argibide hauek luzatuta, gaiari ekingo diot.

1. Hasiera batean, disidentziari buruz hitz egitearen gonbitea pentsarazteko ikuspuntu batetik ulertu nuen. Baina, zenbait idazleren berezko ospea al da jarraitu beharreko norabidea zehazten duena? Izan ere, Sanchís Guarner edo Marià Villagómez-en gisako pertsonei zuzendu nahiko geniekeen galdera da honako hau.

2. Disidentziaren nondik norakoa aztertzeko beste ikuspegia, aldiz, disidenteek gainditu edo, soilik ezabatu, ordezkatu edo jubilatu nahi duten ortodoxia edo lege bihurtzen den eremu horren hausnarketatik letorke. Disidente peto batek, jainkotiar ortodoxia aspergarriaren Diktatuari ezetza eman zioten aingeru asaldatzaile haien jakituria gogora datorkidala, gainditu duenaren epitafioa idazten hasten da. Italo Calvinok Les ciutats invisibles-en honako hau dio «hiriak borrokan diharduten desertuaren nolakotasunaren arabera definitzen direla». Disidente batek, norbanakoa edo kolektiboa, zein deserturen kontra borrokatzen ari den jakinik ekin behar dio bere lanari. Horregatik, geure disidentzia zentzudunegiak borroka eskaini izan dien pareta posibleen zerrenda luzatzen dut:

2.1 Gehiengoen ondoko hizkuntzaren ireskortasunaren aurka. Uste dut, Galeuscan ordezkatuak izan garen eta gauden guztiok, berezkoa dugula «disidente» izatea. Geure lehenengo topaketan, Poblet-en irakurritako bukaerako manifestuan, iradokitzen genuen: utopiko batzuk ginen, etagara, gaztelera, frantsesa edo ingelesaren gisako hizkuntzengatik xurgatuak izan ezean, katalanez, galegoz edo euskaraz idazteko erabaki hutsa hartzeagatik. Ez da beharrezkoa, gure gutxiengo egoerak sortzen duen eragin eza dela eta egozten dizkiguten argudioak errepikatzea. Losindu egiten nau ingeles bat izatea, Mathew Tree laguna alegia, honako hau azaldu duena Aniversari liburuan hainbeste onurarekin izanak.

2.2 Jasotako heziketaren aurka. Eskolak hala inposaturik, gazteleraz edo frantsesez hezi gara, eta akademikoki ikasitako hizkuntza eta hedabideetan gehiengoa osatzen duen hizkuntzaren aurka jo behar izan dugu. Honek, katekismo eta inposaketa magistralen aurkako antiautoritarismo zama batez hornitu behar izango gintuzke. Aldiz, gerraosteko literatura espainola entzunaren ereduek –neure kasuan– Pemán eta Marquina barne, autoritate politikoen ordain publiko bat ahalbidetu beharko lukete. 1949-1951 urteak bitarteko Kataluniako herri liburutegien inguruko lanak (oraindik argitara atera ez dena) pairatu zuten presioaren berri eman dit.

2.3 Lore-jokoen eta bestelako jaraunspen herdoilen aurka. Sabadell-go taldeak –beste batzuen artean Francesc Trabal, Armand Obiols, Joan Oliver– Toulouse 1324. urtetik eta Bartzelonatik 1859.urtetik zetorren erakunde literarioaren gainean irri egitea ausartu zirenean, badiren eta ez diren erauntsi unibertsal guztiak dekretatu ziren haien kontra. Maitasunaren goraipatzea (hori bai, maitasun kastua!), aberriaren eta ohitura onen goraipatzea oinarri duen ekoizpen literarioaren indarrak, hainbeste hazi klerikalekin, geure ekoizpen literarioari bizitza autonomo bat emateko ahalegin oro herdoiltzen duen birus informatikoa izan da eta, oraindik ere, bada.

2.4 Ideia sexugabeen garbizalekeriaren aurka. Hainbesteko garbitasuna dago katalanez idatzitako literaturan! Maitasuna hain da lausoa ezen Vicent Andrés Estelles gisako idazlea disidentetzat har genezake. Literatura proventzaleko maitasun Kortesak larru joko eta batere kastuak ez ziren musuen kontra borrokatu zuen, platonikoa, maitasunaren praktika besterik ez den literatura batean. Hona hemen geuk aurreztu duguna, ai!

2.5 Tradizionalismoen aurka. Vic-eko apezpikuak, Torras Bages, ideien prosista bikaina, La tradició catalana liburuaren egilea izan zen; bide batez, liburu honen irakurketa gomendatzeko aukera hartuko dut, izan ere, katolizismoak eta katalanismoak inposatutako ordenen arteko sintesi bat delako, ikuspegi kristauak inspiratua (eta ad usum nostrorum tantum), kanonikoagoa, tradizionalismoaren konkista eta sustraien gainbegiraketa sistematikoa delako... zailki heterodoxia susmagarri izan zitekeen Joan Maragall moduko idazlea, Aste Tragikoari buruzko adierazpen maragallianoengatik susmagarri utziko lukeena. Eugeni d’Ors, seguruenik, Jaime Balmes edo Sardà Salvany baten atzerakoitasun ideologikoaren alderdirik laikoenaren adierazle izango zatekeen. Eta Mallorca hiriko tradizioa eta berrikuntzaren arteko eztabaidari buruz informazio urriago badut ere, Llorenç Villalonga, Maria-Antònia Oliver, Guillem Frontera, Antònia Vicens edo Llorenç Capellà bezelako idazleen irakurketek «botere sozialek» gartsu eta hertsiki defendaturiko ortodoxiari kontrako arrazoiak eskaintzeak berekin zekarrenaren nolabaiteko ideia izateko balio digute.

2.6 Nagitasunaren aurka. «Boutade» bat irudi lezake disidentzia katalana nagitasunaren aurkako disidentzia izan nahi duelako desberdintzen dela adierazteak. Katalanen lanerako gogoaren mitoa deuseztatzen saiatu naiz: batez ere literatur kontuei dagokionez kolektibo nagi baten herrikidetzat dut neure burua. Sebastià Alzamora Josep Carne dudapean jartzera ausartu zenean, haren kontrako erreakzioak (haien artean nirea) ikaragarriak izan ziren.
Berarekin bat nator, zeharo, geurea konplexudun literatura dela dioenean, eta batez ere «geure literaturan inbidia ugari eta humore gutxi dago. (...)Nagikeria: katalan literaturaren esparruari kalte egiten dion gaitza» dela dioenean.
Zentzu honetan, Kataluniako disidentziaren aldeko ekarpenik tinkoena igande arratsaldeko idazleen aurkako borroka izan da. Inoiz ez gaur bezain beste, Josep Pla edo Baltasar Porcel, Mercè Rodoreda edo Carme Riera, Josep Piera edo Manuel de Pedrolo, faltan somatzen den Jaume Fuster edo Josep M. Benet i Jornet, edo lehenagoko Puig i Ferrater gisako idazleen lan tinko eta etengabea eskertu beharko genuke. Kasu honetan, neure zerrenda probokatzailea irudi lezake. Hala ere, luzatu egiten dut, izan ere, hau baita gure ekoizpen literariotik berreskuratu behar duguna, alegia: ekoizpen literario egonkorra.

«Pictoribus atque poetis...»
Horazioren esaldi honek azken iritzi bat plazaratzeko aukera ematen dit: disidentzia literario katalanaren eta eremu bereko artista plastikoen artean izugarrizko sakontasuna duen amildegia dago. Joan Miró, Dalí, Maria Girona, Tàpies, Guinovart, Barceló, Renau, Equip Crònica edo Antoni Clavéren esparruak..., Manifest Groc (Manifestu horia) edo Dau al set (Dadoa zazpira) gisako eremuek, Informalismo-ak, ba al dute parekorik arlo literarioan? Beharbada, badute, eta seguruenik gainera, artista plastikoekin etengabeko kontaktuan diharduten idazleei esker sortuak dira, hala nola J.V. Foix, Palau i Fabre, Joan Brossa, eta, hein txikiago batean bada ere (bere ekoizpen literarioari dagokionez, eta sortzaile plastiko gisa duten indarrarekin kontrastean sartzen den urritasuna agerian dutelarik), Tàpies eta Ràfols-Casamada. Dalíren literatur lanak ez dira, inolaz ere, ia-ia surrealista den Dalí horren lanak baino disidentzia maila gutxiagokoak.
Berez, gertakari transgresore gisa, disidentea –eta ez dakit ez ote den garaiko beste mugimendu batzuen bultzatzaile– 1928ko martxoan, Salvador Dalík, Lluís Montanyàk eta Sebastià Gaschek sinatutako Manifest Groc-a (Manifestu horia) dago, (berez: Manifest antiartistic català (Kataluniar manifestu antiartistikoa) deritzona). Oroitzen dut, Manifestuan honako esaldi hauek irakur zitezkeela: «Galdegin diezaiegun katalan intelektualei zertarako balio izan digun Bernat Metge Fundazioak, baldin eta ondoren, Antzinako Grezia, dantzari pseudoklasikoekin nahastu behar badituzue. // Greziar espiritutik, Sportmen-ak geure intelektualak baino hurbilago daudela gehitu nahi dugu.» Eta makinismoaren jainkotzearen ostean, Manifestu Horia honako hitz hauekin akitzen da: «Azkenik gaur egungo artista handien artean aldarrikatzen dugu geure burua». Artista handi hauen artean, Manifestuaren erredaktoreek, Picasso, Gris, Chirico, Éluard, Tristan Tzara gisako artista plastikoez gain, Louis Aragon, Jean Cocteau, García Lorca, Maritain (sic!) edo André Bretonen moduko idazleak proposatzen dituzte.
Manifestuaren idazleek arrazoia ote zuten galderaren aurrean, honako hauek dira Josep Pla baten hitzak: «Irakurtzen genuen bitartean, Erromaren gaineko martxa hura baino lehenagoko hilabete iskanbilatsu haietako Italian geundela iruditu zaigu, alegia, italiar herrialde bakoitzetik, etxe oneko mutikoek, zigorra merezi zuten espedizioak eta alaiki asasinatu zituzten anarkista edo sozialistak apuntatzeko zituzten ehiza koadernoa zuten mutiko haiek eginiko, hiru hilabetean behineko, manifestu literario bat azaltzen zen hilabete iskanbilatsu haietan ginela.»
«Manifestu horia» korronte filofaxistei atxikitzea gehiegizkoa iruditzen bazait ere, adierazpenak predikatzaileen ikuspuntu elitisten mugen eremuan izenpetuko nituzke, momentu oro, Aristotelesen motore mugiezinaren teoriei eginiko omenaldi bat diruditen «imparable» (geldiezinak) generazio berrien berri emateko prest daudenak, alegia.

Balantzea
Adieraz dezagun. Nire aburuz, disidentzia katalana, batez ere honako hauen lanetatik dator, Pere Quart, Carles Riba, Avel·lí Artís-Gener, Pere Calders, Agustí Bartra idazleek osatzen duten erbesteko literatura katalanaren lan batzuetatik, bestalde, behar bezalako antologiatan antolatuak daudenak; –Víctor Català, Mercè Rodoreda, Maria Àngels Anglada, Maria Mercè Marçal, Maria-Antònia Oliver, Carme Riera, Marta Pessarrodona– emakume idazleen lanetatik; Joan Brossa, Gabriel Ferrater edo Josep Palau Fabre, Vicent Andrés Estellés edo Jesús Moncada, Carles H. Mor moduko han hemengo pertsona sakabanatuen lanengatik, eta Raimon, Pau Riba edo Lluís Llach kantautore literarioen zipriztinen bati esker.
Azken galdera, zilegizkoa al da botereak diruz lagundutako disidentzia?

Eider Juni Iraolak katalanetik itzulia